Zeraingo gazta eta sagardo berriaren aurkezpena, iaz.
Gipuzkoako Aldundiak familiei Gipuzkoako museoak gerturatzeko antolatu duten
Jolastera? Museora egitasmoaren baitan, gastronomiaren inguruko hainbat ekintza izango dira asteburu honetan Goierrin.
Larunbatean, gazta eta sagardo berrien aurkezpena egingo dute Zerainen, goizeko 10:30ean. Arratsaldean berriz, Idiazabal gazta dastaketa egingo dute familientzat Idiazabalgo Interpretazio Zentroan, 17:00etan.
Ordiziako D’elikatuz Zentroak, berriz,
D’elikatuz Mokau batean jarduera egingo du igandean 12:00etan. Elikadura egokiaren beharraz jabetzeko ekintzak garatu eta jaki talde nagusiak ezagutzeko aukera ere eskainiko dute.