Urola Triatloi Klubeko atletek duatloi denboraldiko laugarren proba bete dute asteburuan. Eibarren (Gipuzkoa) egindako esprint distantziako duatloian, Josetxo Mujikak txapela jantzi du beteranoen bigarren mailan eta Jose Manuel Benitezek hirugarren
Urola Triatloi Klubeko atletek duatloi denboraldiko laugarren proba bete dute asteburuan. Eibarren (Gipuzkoa) egindako esprint distantziako duatloian, Josetxo Mujikak txapela jantzi du beteranoen bigarren mailan eta Jose Manuel Benitezek hirugarren egin du beteranoen lehen mailan.
Beteranoek lortutako marka onez gain, Jose Tomas Sanchezek, Juan Carlos Ruedak eta Harkaitz Etxezarretak egindako lana nabarmendu dute Urolako taldekideek. Horrez gain, Ainara Gonzalez eta Ander Erauskin kide berriek debuta egin dute aurtengo denboraldian.
Oñatin eta Altsasun
Denboraldia aurrera doa eta hurrengo hitzorduak Oñatin (Gipuzkoa) eta Altsasun (Nafarroa) dituzte Urola Triatloi Klubeko atletek.
Oñatiko Duatloian larunbatean izango dira, martxoak 14. Bertan, 5 kilometro bete beharko dituzte korrika, 20 kilometro txirrinduan eta azken 2,5 kilometroak berriz ere korrika egingo dituzte helmugara iritsi arte. Proba 16:00etan hasiko da.
Altsasuko hitzordua martxoaren 21ean da. Sakanako Triatloi taldeak antolatuta, proba antzekoa da; alde bakarra txirrinduan egin beharreko lanari bi kilometro gehitu dizkietela da.
Duatloietan hasteko gogoa dutenei klubarekin harremanetan jartzeko gonbitea egin diete:
info@urolatriatloia.com.
The post
Urolako atleta beteranoak, punta-puntan appeared first on
Otamotz.