Ruben Trincado sukaldaria Urretxura etorriko da asteartean. Minbiziaren Aurkako Elkarteak ekarriko du, koloneko minbiziaren aurkako kanpainaren barne. Ekitaldia 18:30ean izango da, jubilatuen egoitzan. Biodonostiako Ibai Goikoetxea eta Oihane Eriz ikertzaileak
Ruben Trincado sukaldaria Urretxura etorriko da asteartean. Minbiziaren Aurkako Elkarteak ekarriko du, koloneko minbiziaren aurkako kanpainaren barne. Ekitaldia 18:30ean izango da, jubilatuen egoitzan. Biodonostiako Ibai Goikoetxea eta Oihane Eriz ikertzaileak izango dira hitz egiten lehenak. Ondoren, Trincadok aholku gastronomikoak emango ditu eta plater batzuk prestatuko ditu. Saioa Maider Sierra psikoonkologoak gidatuko du. Ekitaldi honetan parte hartzeko, izena eman behar da. Horretarako, 943 45 77 22 telefono zenbakira deitu behar da.
Ekitaldi honen helburua elikadura osasuntsua ez dela aspergarria ikustaraztea eta koloneko minbizia saihesteko kanpainan parte hartzen ez duen biztanlegoa (%29) parte hartzera animatzea da. Izan ere, koloneko minbiziak ez du abisatzen eta proba egitea oso garrantzitsua da. Bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen artean, minbizi hau bigarrena da (prostatakoaren eta bularrekoaren ondoren). Hala, bi sexuak kontuan hartuz, euskaldunen artean koloneko minbizia da ohikoena: minbizien %14,6 mota honetakoak dira.
Hitzaldian gaixotasuna zerk sor dezakeen azalduko dute eta dieta osasungarriaren garrantzia azpimarratuko dute. Minbiziari aurre egiteko armak prebentzioa eta ikerkuntza dira. Elikadura orekatua eta ariketa fisikoa tresnarik baliagarrienak dira. Tabakoa eta alkohola, berriz, etsairik handienak.
Izena emateko 943 45 77 22 zenbakira deitu behar da.
The post
Michelin izar bat duen Ruben Trincado sukaldariak hitzaldia emango du Urretxun appeared first on
Otamotz.