Zumarragako Ospitaleko eraikin berria uda partean inauguratuko dute
Kanpo kontsulten eraikina amaituta dago ia. Instalakuntzak martxan jartzeko baimenak falta dira. Eraikinean 30 txoko egongo dira espezialitateetan banatutaKanpo kontsultak hartuko dituen eraikina eginda dago jada. Azken ukituen zain, Zumarragako egungo...
Kanpo kontsulten eraikina amaituta dago ia. Instalakuntzak martxan jartzeko baimenak falta dira. Eraikinean 30 txoko egongo dira espezialitateetan banatuta
Kanpo kontsultak hartuko dituen eraikina eginda dago jada. Azken ukituen zain, Zumarragako egungo ospitalearen osagarri izango den eraikuntza uda partean inauguratuko dutela aurreratu dute Goierri-Urolako ESI Erakunde Sanitario Integratuko iturriek. Lanak eginda daude eta, orain, instalakuntzak martxan jartzeko baimenak emateko zain daude. Instalakuntzetan zuzenketa batzuk egin behar dituzte, informatika sarea jartzeko dago, hari gabeko telefono sistemaren instalazioa egiteko dago eta altzariak zein ekipamendua erosteke daude. Ospitalearen goiko aldean, kanpo kontsulten sarreraren parean dago eraikin berria. Guztira, 1.500 metro koadro ditu hiru solairutan banatuta eta 856 metro koadroko lur sailean eraiki dute. Etorkizunean eraikina zabaltzeko aukera ez dute baztertzen. Proiektuaren aurrekontua 2.428.000 eurokoa da eta, behin martxan jarrita, 300.000 euroko funtzionamendu gastuak aurreikusten ditu Osakidetzak.