Elustondo anaia-arrebek euren lehen diskoa kaleratuko dute maiatzaren bukaeran
Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilari legazpiarrek lehen diskoa kaleratuko dute maiatzaren bukaeran, Elkar etxearekin. Disko honetan musikari ezagunek parte hartu dute. Besteak beste, Kepa Junkera, Natxo de Felipe eta Xabier Berasaluze Leturiak kolaboratu dute Elustondotarrekin. Diskoko abesti gehienak Martin Aginagalde trikitilariarenak dira, baina Kepa Junkeraren bat ere jo dute. Elkar argitaletxeak zabaldu du promozioko bideoa.