Martxoaren 30a arte plazako estalpearen proiektuak ikusgai
IDIAZABAL // Udalak Plaza Nagusian estalpea jartzeko proiektua lantzeko erabakia hartu du. Orain, aurkeztu diren proiektuetatik bat aukeratzea falta da. Horretarako epea martxoaren 30a arte luzatu dute hasiera batean atzora arte zen. Guztira 26 proiekt...
IDIAZABAL // Udalak Plaza Nagusian estalpea jartzeko proiektua lantzeko erabakia hartu du. Orain, aurkeztu diren proiektuetatik bat aukeratzea falta da. Horretarako epea martxoaren 30a arte luzatu dute hasiera batean atzora arte zen. Guztira 26 proiektu aurkeztu dira, baina udal teknikariek eta ordezkariek egindako aukeraketarekin 8 egitasmo geratu dira. Udalak parte hartzeko eskaera luzatu du.