Asteburuan bukatuko dira Museora Jolastera egitasmoko ekintzak
Natura ardatz hartuta emango diote amaiera Gipuzkoa mailako Museora Jolastera egitasmoari. Asteburu honetan egingo dituzte lehen ekintzak, tartean baita Goierrin ere, Zegaman eta Legazpin eta Urretxun.Munduan zehar egurrak dituen erabilerak ezagutzeko ...
Munduan zehar egurrak dituen erabilerak ezagutzeko aukera egongo da Zegamako Anduetxa parketxean. Bihar eta etzi emango dituzte azalpenak, 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz (bi egunetan).
Legazpin, bestalde, Errotari Egunak izango dira asteburukoak Igaralde baserrian. Bai larunbatean eta bai igandean errotaren funtzionamendua azalduko du, 11:00etan. Euskaraz emango dituzte azalpenak.
Legazpin artzaintzaren inguruko ekintzak ere egongo dira Artzaitxo Egunaren barruan. Bisitak 11:00etan eta 12:30ean izango dira, euskaraz.
Urretxun, berriz, erleen mundua ezagutzeko aukera egongo da. Aikur museoak bisitak egingo ditu: bihar 11:00etan eta 16:00etan eta igandean 11:00etan.