Jatorri aniztasunaren onarpenetik elkarbizitzara
Beasaingo Udalak aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko plana garatuko du. Parte hartze prozesua egingo du herritarrekin eta herriko eragile desberdinekin; bina orduko hiru saio egingo dituzte.Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko plana egingo...
Beasaingo Udalak aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko plana garatuko du. Parte hartze prozesua egingo du herritarrekin eta herriko eragile desberdinekin; bina orduko hiru saio egingo dituzte.
Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko plana egingo du Beasaingo Udalak, eta horretarako beste parte hartze prozesu bat jarriko du martxan datozen egunetan: herriko jatorri aniztasunaren elkar ezagutzan eta onarpenean oinarritutako elkarbizitza prozesu parte hartzailea. Prozesu horretan, Beasaingo elkarbizitza sustatzeko planaren oinarriak adostu eta ezarri nahi dira herritarrekin eta herriko eragileekin. Herriko elkarbizitzan eragin nahi da, herriko eta herritarren aniztasuna aukera eta aberastasun gisa ulertuta.Helburu nagusi hori lortzeko bidean, helburu zehatzago batzuk ere aurreikusi ditu Beasaingo Udalak. Batetik, kohesio soziala lantzea eta bultzatzea. Bestetik, herriko eragileak eta herritarrak aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea eta aniztasuna aukera gisa uler dezaten bultzatzea. Horrekin batera, Beasainen aniztasunaren inguruan aurrera begira landu daitezkeen ildoak identifikatu eta herritarrak eta eragileak horiek aurrera eramateko sentsibilizatu nahi dira. Horretarako, Beasaingo elkarbizitza ardatz hartuta lan egingo duen eragile taldea ere sortu nahi da, eta baita gatazken sormena ekiditeko elkar ulertzea espazioak sortu ere.
Prozesu honetan hiru saio antolatu ditu Beasaingo Udalak. Irekia da parte hartze prozesua, baina zuzenean gonbidatuko ditu herriko hainbat eragile: Bategite, Berdintasun Foroa, Asmube, ikastetxeak, Kolore Guztiak, kale hezitzaileak, gaztegunea, ludoteka, gaztetxea…