Ekitaldi ugari izango dira gaur iluntzean Korrikari ongietorria emateko
Gaur gauerdirako iritsiko da Korrika Goierrira. 23:45ean sartuko da Legorretatik eta 5:50ean utziko du atzean bailara Legazpitik Udanara bidean. Ostegunean abiatu zen Korrika 19 Urepeletik eta hamar egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren iritsiko da Bilbora. 2.161 kilometro egingo ditu euskararen aldeko lasterketak Euskahaldun! lelopean.
Korrika iritsi bitartean, hamaika ekintaldi prestatu dituzte Goierriko herrietan batzordeek gaur arratsalde eta iluntzerako. Behin Korrika pasata, bihar goizean ere izango dira txikien Korrikak hainbat herritan.
EGITARAUA AramaAtaun
- Martxoak 22: Afaria Toki-Alai tabernan.
Beasain
- Martxoak 22. Talo jana pilotalekuan, 19:30ean. Ondoren, dokumentalaren proiekzioa.
Ezkio-Itsaso
- Martxoak 22. Arratsaldetik gauerdira, haurrentzako jolasak, buruhandiak, bertso triki poteoa eta DJ Olarius plaza azpian.
- Martxoak 26. Five days to dance Goieniz zine klubaren eskutik, 19:00etan eta 21:30ean.
Gabiria
- Martxoak 23. Korrika Txikia
Idiazabal
- Martxoak 22. Afaria elkartea, 21:00ean.
Itsasondo
- Martxoak 22. Flash Moba Xapobixikoen gidaritzapean, 18:30ean. Kantu poteoa eta kuestazioa.
Lazkao
- Martxoak 22. Triki-poteoa herrian zehar 19:30ean; eta afari merienda, 21:00etan.
- Martxoak 25. Korrika Txikia.
Legorreta
- Martxoak 22. 22:30etik gauerdira musika. Gauerditik aurrera peto banaketa.
- Martxoak 24. Liluratura: Patxi Zubizarretaren 50 liburuaren literatur tertulia.
- Martxoak 26. Bertso afaria Mintzalagunekin Maizpiden. Anjel Peñagarikano eta Jokin Uranga bertsolariekin, 21:00ean.
Legazpi
- Martxoak 22. Korrika Txikia, afaria eta Korrika argazkia.
Mutiloa
- Martxoak 23. 05:00etatik 06:30era Korrikako parte hartzaileentzat txokolatea.
- Martxoak 23. Korrika txikia. 15:30ean Goierri jatetxearen parean hasi eta 16:15ean udaletxe aurrean bukatu.
Olaberria
- Martxoak 22. Korrika Txikia eta afaria.
Ordizia
- Martxoak 22. Afaria Arkupe Elkartean 21:00ean. Ibon Magoaren ikuskizuna, 22:45ean.
Ormaiztegi
- Martxoak 22. Mokadua 19:30ean. Musika herrian zehar 21:30etik gauerdira arte.
- Martxoak 23. Korrika Txikia 10:00etan.
Segura
- Martxoak 22. Korrika Txikia.
Urretxu-Zumarraga
- Martxoak 22. Patata tortilla lehiaketari hasiera emango diote 18:00etan; txorizo eta ardo dastaketa 18:30ean; sari banaketa eta pintxo jatea 19:30ean; karpa azpian elkartu eta txokolate beroa eta peto banaketa 01:30ean.
Zaldibia
- Martxoak 21. Gymkhana Iparragirre plazan, 17:00etan. Parte hartzaileak puzzle bat eratzen saiatuko dira. Puzzlearen zatiak Urretxuko eta Zumarragan zehar egongo dira ezkutatuta.
- Martxoak 23. 04:30etik 06:00etara Apatxe eta Motz tabernak zabalik egongo dira Korrikako parte hartzaileei txokolatea banatzeko.
- Martxoak 23. Korrika txikia. 14:45ean Urretxuko kiroldegian hasi eta 15:30ean Zumarragako plazan amaitu.
Zegama
- Martxoak 22. Iluntzean banda eta bokata jana.
- Martxoak 23. Goizean, Korrika Txikia.
- Martxoak 22. Korrika afaria 21:30ean. Goizaldeko ordubatean Tartaloetxen elkartu eta Segurara, txokolate janera.