Jon Telleriak irabazi du Legazpiko Korosti Bertikala mendi lasterketa
Igande goizean Korosti Bertikala mendi lasterketa herrikoiaren lehen edizioa egin zuten Legazpin. 26 lagunek parte hartu zuten eta Jon Telleria nagusitu zen. 23 minutu behar izan zituen herriko plazatik irten eta Korostiko gurutzea ukitzeko. Bigarren Ander Ibarguren sailkatu zen (23’28’’), hirugarren Garikoitz Nuñez (24’43’’), laugarren Xabier Molina (25’44’’) eta bosgarren Xabier Plazaola (26’28’’). Bi neskak parte hartu zuten: Maider Pagola (31’39’’) eta Eider Alustiza (44’02’’). Proba hau Mendi Bazterrak enpresak antolatu du.