Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan Euskal Herriko lehenengo trail estazioa ireki dute. Kirol turismoa erakarri nahian, 279 kilometrotan luzera eta zailtasun desberdineko 16 ibilbide seinaleztatu dituzte.
Mendian korrika egiteko prestatuta dagoen eremua da trail estazioa. Ibilbideak seinalaztuta daude. Estazio berriak 279 kilometro ditu, zailtasun ezberdineko 16 ibilbidetan banatuta, ondo seinaleztatuta eta mugatuta. Egitasmo berri horrekin, kirol turismoa erakarri nahi dute Goierrira.
Korrika eginez Aralar eta Aizkorri parke naturalak ezagutzeko aukera ematea da inauguratu berri duten Trail estazioaren helburua. Goierriko bi parke naturalak nazioarte mailako Trail karrera ezagunetako eszenatokiak dira, hala nola, Zegama-Aizkorri eta Ehunmiliak, Euskal Herrian mendi lasterketetarako dagoen zaletasun handiaren isla dira. Bi froga horiek erreferentziazko leku bilakatzen dituzte Aralar eta Aizkorri. Era horretan, Tolosaldea eta Goierri eskualdeek bat eginda, Goierri, Europako Trailrunning Stations International Network sarean sartu dira. Informazio guztia www.stationdetrail.com webgunean eskura daiteke. Iker Karrera korrikalari amezketarra izan da proiektu horren bultzatzaileetariko bat. «Trail Estazioaren ideia Frantziatik dator, gure aisia eta mendiaz gozatzeko beste modu bat dakar», dio Karrerak.
16 ibilbide
Balizatutako 16 ibilbide prestatu dituzte Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan. Luzera eta zailtasun desberdinetakoak dira. Horietako hiru ibilbide bertikalak dira. Zegama-Aizkorri maratoiaren ibilbidea ere badago, eta bi parke naturalak lotzeko aukera ere badago. Ez da korrikalari profesionalei soilik zuzendutako estazioa. Natura zaintzea da baldintza nagusietako bat; ezin da bidezidorretatik urrundu eta debekatutako bideetan ibili. Euskal Herriko Trail Estazioak bi sarrera ditu; bat parke natural bakoitzeko. Aralar Parke Naturalean kokatzen den sarrera Abaltzisketan dago eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalari dagokion sarrera Zegaman.
Harrera guneak
Aizkorri-Aratzeko Parketxean, Anduetza etxean, kokatzen da harrera gunea; ibilbideak ere bertatik abiatzen dira. Zegamako sarrerak aldagela, gimnasio, ostalaritza eta alojamendu zerbitzua eskaintzen ditu. Erabilitako zerbitzuen arabera, prezio desberdinak ordainduko ditu erabiltzaileak. Aldagela, armairua eta dutxaren erabileragatik, 2.30€ ordaindu behar da pertsonako. Aldagela, armairua, gimnasioa eta saunagatik, berriz: 5.80€ pertsonako. Zegamako kontaktua: telefonoa: 943 80 21 87, e-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net.
Ordutegiak ondorengoak dira: martxoa-ekaina / urria-abendua, asteazkena-ostirala: 10:00-14:00, larunbata: 10:00-14:00 / 16:00-18:00, igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00. Uztaila-Iraila / Aste Santua eta Pazko astea / maiatza 6-17, asteartea-larunbata: 10:00-14:00 / 16:00-18:00, igande eta jaiegunak: 10:00-14:00.
Abaltzisketako sarrera Ostatuan kokatzen da. Aldagela, gimnasio eta ostalaritza zerbitzua eskaintzen du. Aralar Parke Naturaleko sarrera eta Trail Estazioaren ibilbide sarearen abiapuntura joateko, egokitutako bi kilometrotako ibilbide bat dago Abaltzisketa bertatik. Larraitzen autoentzako aparkaleku handia dago.
Prezioak, hemen ere, erabilitako zerbitzuen arabera daude. Aldagelaren, armairuaren eta dutxaren erabileragatik, 1.5€ pertsonako; Aldagelaren, armairuaren, dutxaren eta gimnasioaren erabileragatik, 3€ pertsonako. Abaltzisketako kontaktua: 943 80 21 87 – tour@tolosaldea.net.
Trail estazioko ibilbideak
1. Ausa Gaztelu 10,4 km 599 m D+
3. Ganbo 16,4 km 1033 m D+
4. Metaegietara 15,8 km 1072 m D+
5. Igaratzara 21,1 km 1148 m D+
6. Pikueta 14,3 km 895 m D+
7. Aralarko Bira 37,6 km 2113 m D+
8. Larraitz-Zegama 35,4 km 1748 m D+
10. Aizkorpe 13,4 km 763 m D+
11. Arranoaitz 9,6 km 645 m D+
13. Urbia 25,1 km 1610 m D+
14. Aizkorri 19,6 km 1595 m D+
15. Aratz 18,2 km 1282 m D+
16. Zegama-Aizkorri 42,3 km 2457 m D+
Trail tailerrak
– Iraupen labur, luze edo oso luzeko entrenamenduetarako guneak.
– 3 km.ko Trail ibilbidea Larraitzen, 500 metroro seinaleak dituela.
– 200 m.ko aldapa Larraitzen, 50 metroro seinaleak dituela.
– 4 km.ko kilometro bertikala: Larraitz Txindoki. 887 metroko desnibelarekin.
– 3,2 km.ko kilometro bertikala: Zegama Aizkorri. 1015 metroko desnibelarekin.
– 8 km.ko kilometro bertikala: Zegama Donejakue. 805 metroko desnibelarekin.
– 1,4 km.ko trail ibilbidea Zegaman, 200 metroro seinaleak dituela.