Gaurdia jota iritsi da Korrika 19 Legorretara, goizeko seiak aldera arte bailarako errepidetan ibiliko da
AISA taldekoek hartu dute Legorreta herri sarreran lekukoa.
Ordua gerturatu ahala, pixkanaka hasi da jendea inguratzen errepide bazterrera. Ikaztegietatik iritsi da Korrika 19 Legorretara, pauso bizian, espero baino minutu gutxi batzuk beranduago. Sei orduz Goierri zeharkatuko du gau osoan zehar.
Gauez eta tenperatura baxuak izan arren, giro beroa piztu da. Urduritasuna, ezinegona… lehen furgonetak iragarri du bazetorrela. Musika soinuarekin eta giro bikainean iritsi dira korrikan zetozenak. Lekukoa eskurik esku, Itsasondoraino, Araman zaldibiarrek ere heldu diote eta Ordiziara.
Ordubatak pasata iritsi da Korrika Beasainera. Jende ugarik egin du bat hemen ere. Beasaindik Lazkaora, Olaberria, Idiazabal… bide luzea du oraindik Legazpiraino.