Korrika 19ren inguruan solasean Bixi-Bixin
Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia gainean dela aprobetxatuz, Goiztiri AEKko Maitane Legarreta gonbidatu dugu, orain arteko edizioen errepasoa egiteko, kantak eta hainbat bitxikeri tarteko. Alaitz Imaz Goierriko Korrikaren arduradunak berriz, azken oharren berri eman digu.
Bestalde, aspaldiko lagunak, Hitz edo Irri euskaraz elkarri taldeko Santos Beloki, eta Ahize zerbitzuko Aitor Calvillo ere gurekin izan dira, GFAk enpresetan praktikak euskaraz eginez gero ireki duen laguntza lerro berri bati buruz hizketan.