«Zentzurik ba al du jaten ematen ez dizun lurrean bizitzeak?»
1999tik Goimen Elkartean ari da lanean Manex Aranburu (Ordizia 1972) nekazaritzaren eta landa eremuaren garapenean.
Nolakoa izango litzateke baserririk gabeko Goierri?
Gorriak ikusteko ...
1999tik Goimen Elkartean ari da lanean Manex Aranburu (Ordizia 1972) nekazaritzaren eta landa eremuaren garapenean.
Nolakoa izango litzateke baserririk gabeko Goierri?
Gorriak ikusteko geundeke! Jende gutxi eta toki ondo txiroa litzatekeelakoan nago, ahaztu egun ezagutzen dugun industri garapena edukitzeaz.
Hurbileko nekazaritzak zer ematen dio kontsumitzaileari?
Zentzurik ba al du jaten ematen ez dizun lurrean bizitzeak? Nortasuna eta etorkizuna.
Zaletasun bat.
Naturan egin ohi diren edozein ariketa. Korrika batik bat.
Pelikula bat.
La vida es bella.
Liburu bat.
El Pentateuco de Isaac Angel Wagensteinena.
Musika talde bat.
Reincidentes.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Izarren hautsa.
Janari bat.
Indaba gorriak, dagozkien gehigarri guztiekin.
Edari bat.
Intxustiko itturriko ura.
Oporretarako leku bat.
Lurrari atxikitako herrixka, ostertz zabal eta lehorra… Errioxa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bizitza, seme-alabak… maitasunez beteriko barkamen besarkada!
Gorroto duzuna.
Gorroto baino min ematen dit azpijanean okerkeriatik datorrenak.
Goierriko txoko bat.
Agamundako gaina. Bertako paisaiak, arbasoek utzitako lan urratsak, biziki irensten zaitu.
Herriko alkate bazina…
Ez nuke iraungo, hobentsuen gabiltzanak dezente estutuko nituzke eta.
Ordizian biziko ez bazina…
Maitasuna eman didatenekin, dauden tokian daudela.