Beasaingo tren geltokia berritu egingo du Renfek
Berri agentziek zabaldu dutenez, atzo hartu zuten erabakia Madrilgo Kongresuan egindako Sustapen komisioan. Renfek martxan jarriko duen Geltokien Planean sartuko ditu berritze lanak, eta lehentasuna izango dute. Europa Pressek emandako datuen arabera, EAJk Madrilgo Kongresuan duen taldeak bultzatutako iniziatiba izan da, Beasaingo Udalean ordezkaritza duen talde jeltzalearekn elkarlanean.
Isabel Sanchez Robles EAJren bozeramaileak Sustapen komisioan azaldutakoaren arabera, “Beasainek garrantzia berezia du komunikazioen alorrean, herriak duen kokapen geografikoa eta industriala kontuan hartuta”. Baina salatu duenez, “burdinbide sareak arazoak sortzen ditu herritarren eta goierritarren artean, eta berehalako aldaketa eskatzen du”.
Horregatik, talde jeltzaleak Besaingo azpiegiturak berritzeko eskatu du, “erabiltzaileen artean sortzen dituen arazoak konpontzeko”.