Deskargako tunela zabaldu dute
Gaur goizean Beasain-Durango errepidearen Urretxu-Antzuola zatia inauguratu dute. Errepidea 15:30ean irekiko dute. Errepide zati honek 2,7 kilometro ditu, tartean 700 metroko tunela. Inaugurazio ekitaldian Martin Garitano ahaldun nagusiak, Larraitz Ugarte
The post Deskargako tunela 15:30ean irekiko dute appeared first on Otamotz.
Gaur goizean Beasain-Durango errepidearen Urretxu-Antzuola zatia inauguratu dute. Errepidea 15:30ean irekiko dute. Errepide zati honek 2,7 kilometro ditu, tartean 700 metroko tunela. Inaugurazio ekitaldian Martin Garitano ahaldun nagusiak, Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak, Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute.
Errepide berriaren kostua 55 milioi eurokoa izan da. Garitanok eta Ugartek aurreikusitakoa baino %16 gehiago “bakarrik” kostatu dela azpimarratu dute. Baita aurreikusitako epean inauguratu dela ere. Ugartek Antzuola-Bergara zatiko obran sortutako arazoak direla eta, obra gelditu egin dela eta berriro esleituko dutela aipatu du. “Laster irekitzea espero dugu”, gehitu du.
The post
Deskargako tunela 15:30ean irekiko dute appeared first on
Otamotz.