Peñagarikano da EAJko Zumarragako alkategaia
Gaur goizean aurkeztu du Iñigo Peñagarikanok Zumarragako Udalerako bere hautagaitza. EAJko zerrenda burua izango da Peñagarikano maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan. Aurreko hauteskundeetan ere bera izan zen jeltzaleen hautagaia. Joseba Egibar
The post Peñagarikano da EAJko Zumarragako alkategaia appeared first on Otamotz.
- Lan taldearekin oso gustura aritu izana: Josu Idigoras eta Andoni Ormazabal zinegotziak.
- Gauzak aldatuko direnaren ustea: “PP eta PSE-EE elkartuta ere ez dirudi gehiengo osoa lortuko dutenik. Egoera horretan desberdinen arteko akordioak ezinbestekoak izango dira eta hori izango dugu zer esana”.
- Erantzukizuna: suminduratik harago, “norberak bere eskuetan dagoena egin behar duela pentsatu dut beti”
- Zumarragako egoera ekonomikoagatik kezka agertu du eta egoera hori hobetu bidean bere alea ekarri dezakeela uste du.
- Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalen arteko harremanak gaiztotu egin direla, eta lankidetzaren aldeko apustua egin du, “lankidetza horrek ilusioa sortzen dit”.
- Herritarren partaidetza areagotu, hezkuntzaren lehentasunaren alde lan egin, kultur eragileei baliabideak erraztu eta behar gehien dituztenen bizi baldintzak duindu aipatu ditu Peñagarikanok.