Zumarraga Euskal Herriko 3. etaparen helmuga izango da apirilaren 8an. Gaur eguerdian Mikel Serrano alkateak eta Jose Luis Arrieta Euskal Herriko Txirrindu Elkarteko lehendakariak hitzarmena sinatu dute. Ekitaldian, Arrietak azken
Zumarraga Euskal Herriko
3. etaparen helmuga izango da apirilaren 8an. Gaur eguerdian Mikel Serrano alkateak eta Jose Luis Arrieta Euskal Herriko Txirrindu Elkarteko lehendakariak hitzarmena sinatu dute. Ekitaldian, Arrietak azken orduko gisa
Purito Rodriguez txirrindulariak itzulian parte hartuko duela esan du. Hain zuzen, Rodriguezek berak irabazi zuen orain lau urte Zumarraga helmuga izan zuen EHko Itzuliaren etapa. Etapa hartan Antioko gaina igo zuten Eitzagatik txirrindulariek; batek baino gehiagok eskuan hartu behar izan zuen bizikleta gaina jotzeko. Oraingoan, bi aldiz igo beharko dira
Eitzagatik Antiora txirrindulariak Euskadi plazan helmugaratu aurretik. Tropela Gasteiztik abiatuta 17:15eak aldera iritsiko da helmugara. Biharamunean, apirilak 9, Zumarragatik abiatuko dira Arratera bidean, itzuliaren
4. etapan.
Sinadura ekitaldian esandako guztiak bihar Goierriko Hitza egunkarian.
The post
Serranok eta Arrietak Euskal Herriko Itzuliko hitzarmena sinatu dute appeared first on
Otamotz.