'Mommy' filma emango dute bihar Zelai Arizti aretoan
ZUMARRAGA // Butak21 zineklub taldeak eskainita, Mommy filma eskainiko dute bihar Zelai Arizti aretoan 22:15etan. Xabier Dolan zuzendari kanadiarrak iaz ondutako filma da. Dolan 1989. urtean jaio zen eta horren gaztea izanda ere, dagoeneko ibilbide opa...
ZUMARRAGA // Butak21 zineklub taldeak eskainita, Mommy filma eskainiko dute bihar Zelai Arizti aretoan 22:15etan. Xabier Dolan zuzendari kanadiarrak iaz ondutako filma da. Dolan 1989. urtean jaio zen eta horren gaztea izanda ere, dagoeneko ibilbide oparoa egin du zinemagintzan gidoilari, aktore, zuzendari eta produktore lanetan. Mommy film onenaren sarirako hautagaia izan zen iaz Cannes-eko (Frantzia) zine jaialdian. Familiari eta hezkuntzari buruzko drama da.