Olaberriko Aldanondo enpresatik produktuz betetako bi kamioi lapurtu dituzte
Astelehen goizaldean, ezezagun batzuek lapurreta egin zuten Aldanondo gaztandegiak Olaberrian duen lantegian. Produktuz betetako bi kamioi eraman dituzte, banaketarako erabiltzen dituztenak. Enpresako arduradunen arabera, gazta eta urdaiazpikoz beteta zeuden kamioiak, eta 200.000 euroko balioa zuten. Bertatik azaldu dutenez, astelehen goizaldeko 03:00ak aldera sartu ziren lapurrak lantegian, ateko sarraila behartu eta gero.