Fiachras taldea hirugarren diskoa grabatzen ari da
LAZKAO // Lazkaoko eta Bergarako musikariek osatzen duten Fiachras musika taldea estudioko hirugarren lan luzea ateratzera doa. Aurki ekingo diote grabaketa lanari. Beasaingo Pottoko estudioetan onduko dute diskoa, Fredy Pelaezek gidatuta. Fiachras tal...
LAZKAO // Lazkaoko eta Bergarako musikariek osatzen duten Fiachras musika taldea estudioko hirugarren lan luzea ateratzera doa. Aurki ekingo diote grabaketa lanari. Beasaingo Pottoko estudioetan onduko dute diskoa, Fredy Pelaezek gidatuta. Fiachras taldea 2008an sortu zuten Haritz Artolak, Aitor Aldanondok, Jon Zangituk eta Joseba Garcia de Andoinek. Harrezkero bi disko (Fiachras eta Hiltzera goaz) eta split bat argitaratu dituzte.