Uste eta behar baino jende gutxiagok agertu du Lazkaon, oraingoz, San Prudentzio jaietako helduen danborradan irteteko interesa. Entseguak hasi zituzten, baina aurreko urteetan irten diren konpainiak osatzeko lain jende ez da bildu. Hala, desfile hori arriskuan dagoela ohartarazi du udalak. Apirilaren 27ko gauerako dago iragarrita danborrada, baina herritar gehiago animatzen ez badira, ez dela egingo azaldu dute antolatzaileek.
Bihar, osteguna, izena emateko aukera bat jarriko dute. 19:00etan San Prudentzio eskola-etxera joan behar dute irten nahi dutenek.

Lazkaon helduen danborrada, iazko San Prudentzio bezperan./Aimar Maiz