Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Ordiziako EH Bilduk
Datozen udal hauteskundeetarako Ordiziako EH Bilduk osatu duen zerrenda aurekztu du Igor Eguren alkategaiak gaur arratsaldean. Zortzi emakume eta zortzi gizonez osatutako zerrenda izango da, azken lau urteei jarraipena emateko egitasmoa besazpian hartuta aurkeztuko dena. “Ez gara hutsetik abiatzen” esan du Igor Egurenek: “Gauzak ondo egin ditugu, baina oraindik badago zer hobetu. Orain arte bezala, herritarrekin eta herritarrentzat jarraituko dugu lanean”.
Hala, datozen lau urteetarako udal gobernurako proposatzen duten lan taldearen berri eman zuen alkategaiak. Belen Maiza eta Izaro Intsausti izango ditu alboan legegintzaldi honetan ere; Ongizatea, Kultura eta Euskararekin lehena, eta Partehartzea zein Ogasunarekin, bigarrena. Udal gobernuaren dinamikaren antolaketaz arduratuko da, gainera, Intsausti. Zerrendan dago Adur Ezenarro udal arkitektoa ere, Hirigintzarako; Leire Kortajarena berdintasun teknikaria Berdintasunerako; Erramun Amundarain Merkataritza zein Ostalaritzarako; eta Jon Ander Caballero kirolerako.