Gure Esku Dagok Goierrin herri galdeketa egingo du
Erronkaz betetako urtea dute Gure Esku Dago ekimeneko kideek. Datozen aste eta hilabeteetan, saretzen egitasmoaren bidez, herriz herriko sarea josiz, denen artean ...
Erronkaz betetako urtea dute Gure Esku Dago ekimeneko kideek. Datozen aste eta hilabeteetan, saretzen egitasmoaren bidez, herriz herriko sarea josiz, denen artean oihalak josiz botokutxa erraldoi bana irudikatu nahi dute Euskal Herriko bost hiriburu nagusietan. Hori gutxi balitz, Goierri osoa hartuko duen herri galdeketa bat egiteko asmoa dutela iragarri dute. Eskualdeko 22 herrietan eta egun berean egingo litzateke galdeketa hori. Data zehatzik ez badago ere, aurten lanean hasi eta galdeketa 2016an egitea litzateke beraien asmoa.
Erreportaje osoa, bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkarian.