Irune Sukiaren kartelak irekiko du Lazkaoko festa-egitaraua
Lazkaoko San Prudentzio jaien irudi izango den kartela edo egitarau-azala gaur erakutsi du udalak. San Benito ikastolako DBH3ko ikasleek parte hartu dute. Bozketaz, Irune Sukiak egindako argazki-muntaia izendatu dute irabazle, 137 botorekin. Bigarren Ander Eskisabelen lana aukeratu dute (105), hirugarren Ruben Imaz, Ander Azurmendi eta Joanes Begiristain hirukoak egina (101); laugarren Ane Agirrerena eta Maialen Alustizarena (92); eta bosgarren Leire Acostak eta Beñat Mujikak egindakoa (77).
lazkao.eus eta lazkaotarrok.eus webguneetan jarriko dituzte.
Lazkaoko festak apirilaren 24tik maiatzaren lehenera ospatuko dituzte. Ondoren, maiatzaren 2an eta 3an Lazkaomendiko festak izango dira. Prestaketa lanak ere hasi dira. Barrakak jartzen larunbatean (apirilak 18) hasiko dira. Hori dela eta, Lazkaoko Udaltzaingoak autoak han ez aparkatzeko edo handik kentzeko eskatu du, larunbatean 09:00ak baino lehen. Festak bukatu arte aparkalekua itxita egongo da, gero.
Iaz bezala, ikasleek ikastolan irudien edizioa eta fotomuntaia ikasgaian lantzen dutenarekin eraikitzen dute kartela. “Iaz hasi ginen parte hartzen San Benitotik. Udalera etorri, eta begi onez ikusi zuten. Ikastolan une horretan lantzen ari garenaren aplikazio praktikoa egitea da helburua. Aurten ere positiboa izan da balorazioa gure aldetik, eta etorkizunerako interesgarria izango da”, esan du Xabier Maiza irakasleak.
Sarituek bluetooth bozgorailuak, memoria irakurgailuak, memoria giltzak eta MP4 musika irakurgailuak jaso dituzte saritzat, Haizea Mendia zinegotziaren eskutik.
Udaletxeko batzar aretoan banatu ditute sariak, bost guztira. DBH3ko ikasleek bete dute aretoa. Irune Sukiaren irudia jai egitarau-liburuxkaren azalean agertuko da —dagoeneko inprentan da programa—, eta gainerako lau irudi sarituak barrualdean. Parte-hartzaile guztien lanak, berriz,