Isuo Sasiia bakarlariak bere bigarren diskoa aurkeztuko du Urretxun. Aurkezpen kontzertua maiatzaren 17an izango da, 18:00etan, Aizpurunea kultur etxearen ondoan dagoen lorategian. Sasiia zarauztarra da, baina Zumarragan bizi da. Kontzertua
Isuo Sasiia bakarlariak bere bigarren diskoa aurkeztuko du Urretxun. Aurkezpen kontzertua maiatzaren 17an izango da, 18:00etan, Aizpurunea kultur etxearen ondoan dagoen lorategian. Sasiia zarauztarra da, baina Zumarragan bizi da. Kontzertua Jon Murua tronpeta-jole gabiriarrarekin emango du. Hau ere Zumarragan bizi da. Diskoaren izenburua
Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak da. Sasiia poema txinatar batzuetan oinarritu da diskoa egiteko. Abesti lasaiak eta lasaigarriak dira, idi misteriotsu baten bilaketa kontatzen dutenak. Disko hau Urretxuko gaztetxean editatu dute, auzolanean. Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanblada izan da, hain zuzen ere, aurkezpen kontzertua antolatu duena.
The post
Isuo Sasiia bakarlariak bigarren diskoa aurkeztuko du maiatzaren 17an appeared first on
Otamotz.