
Abenduan Legazpiko Elkartasun Saskia ekimenak etena egin zuen jasotako produktu kopuru handia banatzeko. Ekimena berriro abian jarri dute. Nahi dutenek herriko lau saltoki nagusietan utzi ahal dituzte elikagaiak: Kale Nagusiko eta Laubideko Eroski, BM eta Todo Todo. Diruz ere lagundu daiteke, Laboral Kutxaren 3035 0024 380241096396 kontu zenbakiaren bitartez.