Aitor Aldasoro da alkategaia.
Beasaingo EAJk ekitaldi publikoa egin du gaur iluntzen, Loinazko San Martin plazaren azpian, udal hauteskundeetarako zerrenda aurkezteko, Joseba Egibar eta Markel Olano bertan zirela. Zerrendaburu Aitor Aldasoro da eta ondoren daude: Leire Artola, Malu Valles, Xabi Matarranz, Edorta Diaz, Irma Arnaiz, Enkarni Arrieta, Jon Olano, Elena Ruiz, Josi Insausti, Nekane Zaldua, Arantxa Zufiaurre, Mikel Plazaola, Miren Arrizabalaga, Juan Martin Aldaregia, Asier Arrese eta Markel Olano; eta zerrenda osatzeko, Arantxa Aseginolaza, Ana Asla eta Joanito Lasa dira ordezkoak.
Datozen hauteskundeak irabazteko asmoz aurkezten dira jeltzaleak, “Beasainek behar duen aldaketa gidatzeko”. Horretarako, “beasaindar guztien babesa eta konfiantza ezinbestekoak” direla azpimarratu du Aldasoro alkategaiak. “Beasain hazi araztea eta galdutako denbora berreskuratzea dute helburu, ideia eta proiektu berriekin”.
Aldasororen hitzetan, “hautagaitza berri eta indartu bat da gurea, eta ideia eta proiektu berrien eskutik etagobernu onean oinarritutako kudeaketa-sistema baten eskutik, herritarrek dituzten benetako beharrei eta Beasainen etorkizuneko erronkei erantzuteko gaitasuna dugu”. “Lana, dedikazioa, eraginkortasuna,gardentasuna, berdintasuna, hurbiltasuna eta entzute aktiboa izango dira Udaletxean egingo dugun kudeaketaren eta lanaren oinarriak eta beasaindar guztiei arreta emateko eta egiten dituzten eskaerak entzuteko lan egingo dugu une oro” azpimarratu du.
Lehentasunen artean, “gure udalerriko ekonomia eta enplegua sustatzea izango da gure lehentasuna, legegintzaldi honetan egin dugun moduan, etorkizun hobea ziurtatzek”o helburuarekin. Herritar guztiekin batera eraiki nahi dute etorkizuna, “Beasainen bertan gure bizi proiektua garatu ahal izateko, enplegua sustatzeko, etxebizitza beharrei erantzuteko eta herritarrei aukera berriak eskaintzeko”.
Bilerak 120 eragile baino gehiagorekin
Azken hilabeteetan, EAJk eragile ekonomikoekin, sozialekin eta kirol zein kulturaren esparruetako eragileekin hainbat bilera egin ditu, baita landa-auzoetako eragileekin ere, “gure proiektua beraiekin partekatzeko eta aztertzeko eta hainbat gairen inguruan dituzten kezkak eta beharrak bertatik bertaraezagutzeko, hala nola: hezkuntza, gizarte-ongizatea, aisialdia, gazteria, merkataritza eta ostalaritza, immigrazioa, zientzia, turismoa edo landagunea” gaineratu du. Aldasorok esan duenez, 120 eragile baino gehiagorekin elkartu dira bera eta bere taldea, eta 200 ekarpen baino gehiago jaso dituzte; “beasaindarrak lanerako prest agertu dira, prozesuan parte hartzeko jarrera irekia erakutsi dute, eta, oraingoan ere, eskerrak eman nahi dizkiet guztiei emandako laguntzagatik; horri esker, programa parte-hartzaile eta integratzaile bat, beasaindar guztien iritziak barne hartzen dituena, eta beasaindar orok bat egingo duen programa osatu ahal izan dugulako”.
Aldasorok adierazi du dedikazio osoz lan egingo duela aurreratu du, “gaur egungo gobernu‐taldeak erakutsitako kudeaketa eskasari eta ekintzailetza ezari aurre egiteko”. Aldasororen esanetan, legegintzaldi bat galdu da, ez da proiekturik edo berrikuntzarik aurkeztu eta Bilduk ez dio lehentasunik eman ekonomia eta enplegua sustatzeko beharrari. Guk, aitzitik, tokiko industria, merkataritza eta ostalaritza sustatuko ditugu, enplegu‐sorrera bultzatuko dugu eta beasaindar gazteei aukera berriak eskainiko dizkiegu enpleguaren eta etxebizitzaren alorretan, modu horretara, guztiok eduki dezagun gure bizi‐proiektua Beasainen eraikitzeko aukera. Beasainek behar duen aldaketa lidertzeko eta eraginkortasunez gobernatzeko gai den talde bat aurkezten dugu, herritar guztiengan itxaropena ernaraziko duen eta herritarren behar eta eskaerei erantzuten dien etorkizunera begirako proiektu itxaropentsu batekin”.Aldasorok.