![Imanol Garmendia izango da alkategaia.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/04/IMG_2536.jpg)
Imanol Garmendia izango da alkategaia.
Imanol Garmendiarekin batera, Olaia Elortza, Urko Gomez, Maria Luisa Gorrotxategi, Joseba Berasategi, Jaione Gorrotxategi, Joxeluix Azurmendi, Mariaje Telleria, Joxantonio Irigoras, Maialen Arizkorreta, Aritz Agirre eta Maria Alustizak osatuko dute Zegamako EH Bilduren hautagaitza zerrenda.
“Herritarrak ardatz izango dituen egitasmoz beterikoa, eta oinarrian herritarren parte hartzea izango duen” programa aurkeztuko du EH Bilduk. “Gauzak egiteko beste modu bat badagoela erakutsi du Gipuzkoako Aldundian eta hainbat herritan. Zegaman ere egitasmo indartsua dugu esku artean, proiektuak ditugu buruan, eta horiek defendatzeko ardura ardura hartu dugu”, esan du Garmendiak aurkezpenean.
“Herriko garapenean sakonduz gizarte parekide, justu eta solidarioagoa ekarriko duen bidea abiatuko dugu. Ingurumena zaindu eta errespetatuko duena. Eta noski, guztia, euskaraz egingo dugu”, gaineratu du.