Antioko Interpretazio Zentroa aukeratu du Zumarragako PSE-EEk udal hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emateko. Mikel Serrano, Rosa Maiza (independientea), Victoriana Badillo, Antonio Navarro, Aranzazu Gonzalez, Maria Victoria Portugal, Ricardo Lozano, Jose Maria
Antioko Interpretazio Zentroa aukeratu du Zumarragako PSE-EEk udal hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emateko. Mikel Serrano, Rosa Maiza (independientea), Victoriana Badillo, Antonio Navarro, Aranzazu Gonzalez, Maria Victoria Portugal, Ricardo Lozano, Jose Maria Bermejo, Maria Lourdes Canduela, Jose Angel Mateos, Maria Mercedes De Pedro, Juan Maria Errasti eta Anton Arbuluk osatzen dute Zumarragako PSE-EEren hautagai zerrenda. Udal gestioan esperientzia dutenei, “haize berria” erantsiko dien hautagai berriak batu zaizkio alderdi sozialistari Mikel Serranok azpimarratu duenez. Horrekin batera, hautagai zerrenda, “inoiz baino” euskaldunagoa dela azpimarratu du Serranok, sozialistek euskararekiko duten konpromisoa berretsiz.
Zumarragaren eta zumarragarren onurarako
Zumarragaren eta zumarragarren onurarako, Zumarragak “aurreratzen jarraitzeko”, Zumarragaren alde apustu egiten eta lan egiten jarraitu nahi dutela nabarmendu du Serranok. Arlo sozialari, ongizateari, lehentasuna emango diote, “egoera okerrena daudenen, gutxien dutenen” alde lan eginez. “Badakite udaletxeko atea zabalik eta eskuak zabalik ditutztela”. Udalerriaren garapenari dagokionez, garapen ekonomikoan eta garapen sozioekonomikoan, jarriko dituzte indarrak, enplegu politika desberdinak garatuz. Merkataritza txikiaren aldeko politika aktiboak garatuko dituzte, kontsumoa eta merkataritza txikia bultzatzeko. Era berean, Bertatik Bertara proiektuaren alde egingo dute, bertako baserritarren produktuak bultzatuz. Turismoaren gaiari ere garrantzia emango diote, jendearentzat gero eta erakargarriago eginez.
Obrei dagokioenean, herri berri, erakargarri eta banguardistaren bidean lan egingo dute, herri eta eskualde erakargarria egiten jarraitu nahi dutelako. Bi proiektu nabarmendu nahi izan ditu Serranok: Soraluze eta Legazpi kale inguruaren rehabilitazioa eta Euskal Herria etorbidearen bulebarizazioa. Durangorainoko errepide zatia eta AHTearen lanak bukatzeko lana egiten dutela azpimarratu dute.
The post
Zumarragako PSE-EEk hautagai zerrenda aurkeztu du Antion, Mikel Serrano buru dela appeared first on
Otamotz.