Aldundiaren Karting Kopan 30 bat gaztek parte hartu dute
Asteburuko bi egunetan, motor giroa gaztetxoengana zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak babesten duen Gipuzkoako Karting Kopa jokatu da Olaberriko zirkuituan. Hogeita hamar-bat gaztetxok parte hartu dute, 1999tik 2002ra bitartean jaiotakoak. Larunbatean entrenamendu libreak eta lehen sailkatze probak izan zituzten, eta atzo bigarren txanda, finalaurrekoak eta finala. Partaide bakoitzak denera 30 bat minutuko gidatze saioa egin ahal izan du, Vilariño Motorsportek antolatutako lasterketetan. Sari emate ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol zuzendari Asier Sarriegi eta Ander Vilariño gidaria izan ziren. Vilariño Europako Nascar denboraldia egingo du aurten ere, asteburuan aurkeztu dutenez. Hirugarren eraztuna (garaipen orokorraren ikurra) lortzen saiatuko da hondarribitarra.