«Kapitalen zuritze» delitu batekin lotutako auzi baten kontuagatik deklaratu behar zutela soilik adierazi diete
Gaur Etxeratek Donostian egin duen agerraldian jakinarazi duenez, egun hauetan ez dira lekuko bezala deklaratzera joango, Gipuzkoako eta Bizkaiko euskal presoren 127 senideak. Tartean dira Goierriko presoen senide gehienak ere. «Kapitalen zuritze» delitu batekin lotutako auzi baten kontuagatik deklaratu behar zutela soilik adierazi zien Guardia Zibilak. Abokatuen ustez, urtarrilaren 12an abokatuen aurkako defentsa juridikoaren aurkako Mate operazioarekin lotu dituzte senideen deklarazioak.
Egoera horren aurrean, senideek jarrera trinkoa hartu dute eta deklaratzera deitutako senideek banan-banan idatzi bat bidali diote guardia zibilari, lekuko bezala deklaratzera ez direla joango esanez. «Senideok zerbait badugu duintasuna da. Ez gara deklaratzera joango legalki ez gaudelako behartuta», adierazi duten senideek Donostian egindako agerraldian. «Agindu polizialaren beharrean agindu judiziala jasoko bagenu prest egongo ginateke joateko, baina espero dugu epaileak ez deitzea», gaineratu dute.
Babes handiagoa
Presoen senideak biltzen dituen Etxerat elkarteak «babes handiagoa» eskatu diete euskal herritarrei eta eragileei. «Klase politiko, sozial eta sindikal guztiari exijitzen diogu nahikoa dela esateko».