Lazkaoko EH Bilduk aurkeztu du udal hauteskundeetarako hautagaitza
Ostiral arratsean Lazkao Txiki Zelaian aurkeztu zituen EH Bildu koalizioak maiatzaren 24ko bozetarako zerrendako kideak eta hauteskunde programaren ildo nagusiak. 16 laguneko hautagaitza osatu du Bilduk, eta gaur egungo alkatea, Azeari Andonegi, du zerrendaburu. Orain arteko zinegotzi taldearekin alderatuta, berritasun ugari ditu hautagaitzak. Lehenengo 10 hautagaien artean Andonegi, Imanol Aran (4.a) eta Urtzi Iruin (6.a) dira berraukeraketan izango direnak. Gainontzekoak, berriak dira Bilduren zerrendan.
Honako hautagaiek osatzen dute zerrenda:
1. Azeari Andonegi
2.Joseba Hernandez
3.Marian Zufiria
4.Imanol Aran
5.Leire Mendia
6.Urtzi Iruin
7.Irantzu Amundarain
8.Asier Sarriegi
9.Pakea Garmendia
10.Sara Sanchez
11.Kepa Goenaga
12.Aitzol Garmendia
13.Aitziber Azurmendi
14.Mila Intsausti
15.Juan Mari Begiristain
16.Maialen Aldasoro