«Nire buruaren jabe ez izateari diot beldurra»
Ataungo Bidebieta etxean jaio eta bertan bizi da Jexux Goikoetxea (Ataun, 1958). 1980ko irailetik Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko maisua da. Lehen Hezkuntzako ...
Ataungo Bidebieta etxean jaio eta bertan bizi da Jexux Goikoetxea (Ataun, 1958). 1980ko irailetik Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko maisua da. Lehen Hezkuntzako irakaslea denez, euskara, gaztelania, matematika, natur zientziak eta giza zientziak ikasgaiak ematen dizkie Ataungo ikasleei.
Opor ondorengo astelehena arinago egiteko sekretua.
Urteetako esperientziak laguntzen duela uste dut horretan.
Irakasteko irakasgairik gustukoena?
Euskara.
Txikia zinenean zein ikasgai gustatzen zitzaizun gehien?
Matematika.
Etxerako lanak bai ala ez?
Bai, egunero zerbait jartzekoaren aldekoa naiz.
Irakasle izango ez bazina…
Abokatu.
Zaletasun bat:
Mendira joatea.
Liburu bat:
Xabier Lizardiren Bihotz begietan liburua.
Musika talde bat:
Itoiz, eta kanpotarren artean, The Chieftains.
Film bat:
Tiempos modernos.
Bertsolari bat:
Bi aukeratuko ditut: Manuel Lasarte eta Andoni Egaña.
Ataungo txoko bat:
Agautz mendia.
Zeri diozu beldurra?
Nire buruaren jabe ez izateari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Komikiak irakurtzeak.
Herriko alkate bazina…
Hartutako ardura ahal den onena eramaten saiatuko nintzateke.