Gaur goizean aurkeztu dute Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan ‘Urola Garaiko emakumeak’ proiektua. Ahozko oroimen kolektiboa jaso nahi dute, XX. mendeko lehen erditik gaurdaino gizartea, herria, lanbideak eta pertsonen bizipenak nahiz esperientziak nola aldatu diren ikusteko. Emakumeak elkarrizketatuko dituzte, eta baserri eremuan bizi direnak edo bizi izandakoak.
Goierri Garaiko lau herrietako ekimena da, eta Igartubeiti baserri-museoak gidatuko du. Nerea Aizpurua Iraola adituak prestatu du gidoia, eta haiek egingo dituzte elkarrizketak.

Igartubeitin ekimena aurkezten, Kizkitza Ugarteburu eta Nerea Aizpurua, gaur./Aimar Maiz
Ezkio-Itsason hasiko da. Bertako emakumeei parte hartzeko deia egin diete. Gaur, aurkezpenaren ondoren, dagoeneko bost-bat lagunek eman dute izena. Parte hartzeko, Igartubeitin jakinarazi behar da. Datu xume batzuk bete ondoren, elkarrizketa egiteko hitzordua eta tokia (norbere etxea izan liteke, edo eroso sentitzen den besteren bat) zehaztu, eta hitzaspertua egitea da zeregina.

Ezkio-Itsasoko emakumeak, proiektuan parte hartzeko prest./Aimar Maiz
Baserria, baserri ingurua eta herriak nola aldatu diren jaso nahi dute. Beti ere, emakumezkoen ahotsetik. Kultur transmisioa ziurtatu nahi dute hala. Elkarrizketak dokumentatu, artxibatu eta etorkizunean hedatu egingo dituzte.
Ezkio-Itsasoren ondoren, eremuko beste hiru herrietara zabalduko dute proiektua, Urretxura, Zumarragara eta Legazpira.