Hondakinen ontziak ateratzeko ordutegiak aldaketak izango ditu
Lazkaoko Udalak hondakin bilketa berezia egingo du jaietan, zenbait egunetan. Apirilaren 25, 26 et 30ean ontziak ateratzeko ordutegia aldatu du: 11:00etatik 15:00etara bitartean utzi behar dira kaleko zintzilikagailuetan. Kamioia 15:00etan igaroko da. Ontziak berriro jaso behar dira gero, 21:00etarako. Gauetan ontziak kalean ez uztea da lortu nahi dena.
Taberna eta dendentzat, bestetik, bost tokitan zazpi edukiontzi jarriko dituzte: bi errefusarentzat, bi paperarentzat, bi ontzi arinentzat eta bat organikoarentzat.
Astelehenean, asteroko ohiko azoka egingo da.