Legazpiko Irabazik hautagai zerrenda aurkeztu du
Hau da zerrenda:
1. Alberto Bezunartea Fernández
2. Maria Puy Zalduendo Gómez de Segura
3. Ruben Quintanilla Borrajo
4. Leyre Durán Leza
5. Borja Martín Bilbao
6. Eva Triguero Azpilicueta
7. Cristián Rodríguez Hernández
8. Ane Arnaiz Jaunarena
9. David Cantero Burgos
10. Eider Berrocal Cabrera
11. Ekaitz Bezunartea García
12. Maialen Moya Repulles
13. Jesús Mari Izquierdo Antolín
14. Ana Maria Requejo Díaz
Irabaziren zerrenda independienteek eta Equo, Podemos eta Ezker Anitza alderdietako kideek osatzen dute. Asanbladen bidez lan egiten dute. “Bertan hartzen ditugu erabaki guztiak. Ez dugu liderrik: asanbladaren bozeramaileek ordezkatzen dute alderdia”, azaldu dute.
Hautagaitza plurala dela diote. Lanbide ezberdinetan aritzen diren legazpiarrak osatzen dute eta erdia emakumezkoak dira eta beste erdia gizonezkoak. Gizonezkoak eta emakumezkoak txandaka doaz.
Programa zehazten ari dira eta legazpiar guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu diete. “Egungo alderdien lan egiteko moduaz nazkatuta gaudelako erabaki dugu aurkeztea. Politika adeikorra, eraikitzailea eta kolaboratzailea egin nahi dugu. Istiluak eta etiketak saihestu nahi ditugu. Gainera, udala legazpiar guztien zerbitzura jarri nahi dugu. Herriaren alde lan egin nahi dugun herritarrak gara. Politikan ez dugu esperientziarik, baina prestakuntza, gogoa eta zintzotasuna ditugu. Azken hau oso urria da politikoen artean, baina guri ezinbestekoa iruditzen zaigu kudeaketa eraginkorra lortzeko”.