Legazpiko Udalak apirilaren 27an hasiko ditu Guriditegi eta Brinkola arteko urbanizazio lanak
Lehen fasean Turbina etxetik harrobiko sarreraraino doan zatia berrituko dute. Sare guztiak berritu eta lurperatuko dituzte eta errepidea asfaltatuko dute. Hilabete eta erdiko lana izango da eta udalak 117.000 euroko aurrekontua izango du. Obra bukatu arte, bidea itxita egongo da astegunetan: 08:00etatik 18:00etara. Junetorri autobusa Olazar baserriaren ondoan geldituko da.