Mozorrotuen egunean musika bolumena neurtuko du udalak
Aurreko urteetan nagusitu den joera eta musika burrunbada gehiegizkoa eragozteko, udalak “aholku” batzuk atera ditu, mozorro egunerako. Hala, bazkaltzeko karpa edo estalpea jarri behar dutenek, aurrez udaletxean izena eman behar dute. Karpak ezin du guztiz itxia izan.
Bestetik, musikaren indarra neurtuko du udalak. Mozorrotutakoek musika itzali beharko dute oholtzan ari den taldeak bukatzen duenean. Karpa ere kendu behar da.
Mozorrotuentzat mahaiak eta aulkiak jarriko ditu udalak denen eskuerara, plazan. Kuadrillek han bazkaldu ahalko dute.