Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Euskaldun Torneoko hirugarren proba izan da goizean Goierrin jokatu dena.

Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Baque-Campos Team taldeko Julen Amezketa nafarrak irabazi du gaur LXXII. Lazkaoko Proba. Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Euskaldun Torneoko hirugarren proba izan da. Joan zen asteburuan 23 urtez azpikoen Lieja-Bastoña-Lieja proba egin ondoren, bakarrik bakarrik sartu da gaur Lazkaoko helmugan. Azken igoeran bakarrik egin du ihes Amezketan eta gainontzekoak baino indartsuago zegoela erakutsiz, alde handiarekin sartu da helmugan.
Proba Gipuzkoako Txapelketa ere bazen eta Mikel Iturria (Euskadi Fundazioa – EDP) izan da garaile, gaurko proban bosgarren postua lortu ondoren. 23 urtez azpikoetan Alex Aranburu (Baque-Campos) izan da garaile.
LXXII Lazkaoko Proba
Euskaldun Torneoa
1. Julen Amezketa (Baque-Campos Team) 3:32:05
2. Jonathan Lastra (Caja Rural – Seguros RGA) 56” tara
3. Álvaro Trueba (Baque-Campos Team) denbora bera
4. Alain Santamaría (Telco’m) d.b.
5. Mikel Iturria (Fundación Euskadi-EDP) d.b.
6. Alex Aranburu (Baque-Campos Team) 1:03 tara
7. Iker Azkarate (Caja Rural-Seguros RGA) d.b.
8. Iker Eskisabel (Infisport-Alavanet) d.b.
9. Iker Elorza (Ampo) d.b.
10. Cristian Cuervo (Caja Rural-Seguros RGA) d.b.
Taldeetan
1. Baque-Campos Team
Mendian
1. Julen Amezketa (Baqué-Campos Team)

Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa