Mozorrotu dira sanprudentzioak
Julen Amezketak irabazi du Lazkaoko 72. Txirrindu proba
Pozik dago gaur Lazkao. Denetarik aurkitu daiteke han, ohiko arropak armairuan utzita suhiltzaile, punki, kalderero nahiz urpekariak atera dira gaur kalera. San Prudentzio jaiek eztanda egin zuten atzo eta gaur Mozorro Eguna ospatzen ari dira. Festak ez du etenik izango datorren asteburuaren hondarrera arte.
- Mexikanoak
- Otsoa eta artaldea
- Punkiak
- Urpekariak
- Punki gehiago
- Seinalea
- Monster andereak
- Harriketarrak
- Abiadoreak
- Tribua
- Azkeneko punkiak
Egitaraua: GAUR 14:30. Herri bazkaria, txosnetan. 19:30. Gineako Lagni dantza taldearen ikuskizuna, plazan. 22:30. Zopilotes Txirriaos eta Skakeitan taldeak, plazan. 23:30. DJ Jo ta Txo, txosnetan. BIHAR 09:30. Ibilaldi neurtua, jubilatuentzat. 11:00. Pilota eskolen arteko topaketa: Lazkao, Olaberria eta Ormaiztegi. Plazako frontoian. 11:00. Artisautza azoka eta talogileak, plazan. Baserria 21 elkarteak antolatua. 12:00. ‘Casteller’-ak. Sant Vicenç dels Hortseko (Katalunia) taldea, plazan. 18:00. Pilota txapelketa herrikoiaren finala, plazan. 19:00. Haurren danborrada, San Prudentzio auzotik plazara. Jundajo txarangarekin. ETZI 11:00. Tringili-trongolo tailerra eta jolasak, haurrentzat. Lazkao Txiki Zelaian. 17:00. Dantza: ‘break-dance’ ikastaroa, plazan. 18:00. Meza, bezperako elizkizuna, San Prudentzio ermitan. 19:00. Buruhandiak, Antzar Gazteak txistulariekin. 20:00. Helduen VI. Danborrada, San Prudentzio auzotik plazara. 22:30. Musika kontzertua: Gauerdi eta Karnero Blanko talde lazkaotarrak, plazan.