Produktu eraldaketa eta merkaturaketa ikastaroa
Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarraga batzen dituen Bertatik Bertara proiektuak baserriko produktuen eraldaketa eta merkaturaketa ikastaroa antolatu du. Lau saio izango ...
Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarraga batzen dituen Bertatik Bertara proiektuak baserriko produktuen eraldaketa eta merkaturaketa ikastaroa antolatu du. Lau saio izango dira maiatzean.
Lehen sektoreari bultzada ematea da Bertatik Bertara egitasmoaren helburua; bertako baserriak, bertako kontsumoa eta elkarlana bultzatuz. Asmo horrekin bat egin dute Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Legazpiko, Ormaiztegiko, Urretxuko eta Zumarragako baserritarrek eta udalek. Goimen ere Bertatik Bertararen parte da.
Helburuak lortzeko bidean, eragile desberdinekin zenbait egitasmo adostu ziren eta orain aurrera eramateko ahaleginak egiten ari dira. Jokin Zabala teknikariak jakinarazi duenez, taldeak egindako hausnarketa prozesuan, baserrietan ekoizten diren produktuen inguruan zalantzak eta jakin-mina azaldu izan dira; eta horrekin lotuta, formazioa bultzatzea interesgarria izango zela azpimarratu izan da. Behar horretatik abiatuta, Hazi-Fraisoro eskolarekin batera, eta Goimen, Uggasa eta Goierri garaiko udalek bultzaturik, baserrietan ekoizten diren produktuen inguruko ikastaroa antolatu du.
Baserrietan ekoizten diren produktuen eraldaketaren eta merkaturaketa da ikastaroa izena. Zabalak adierazi duenez, «baserriko produktuen merkaturatze, eraldatze, biltegiratze eta salmentarako baldintzak ezagutzea» da ikastaroaren helburu bat. Bigarren helburua, berriz, «produktu hauetan indarrean dauden lege baldintzapen eta gobernuetatik lantzen dabiltzan proposamenak aztertuko dira».
Maiatzean lau saio egingo dira. Irekia da ikastaroa, eta doakoa. Euskaraz egingo da.
Era berean, ikastaro horietan, Zaldibiako Goizane eraikinean egitekotan diren eraldaketa gunearen berri emateko aukera ere izango da.
Maiatzean egingo dira lau saio: maiatzaren 5ean, 7an, 12an eta 14an, 17:00etatik 20:45era, Urretxuko Gunen (Mugitegi industrialdea, D-Poligonoa, 23).
Irekia da ikastaroa, eta doakoa. Euskaraz egingo da. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, 943 69 21 66 edo fpefraisoro@hazi.eus idatzi behar da.