Urretxu-Zumarragako EH Bilduk bere eredu sozioekonomikoa aurkeztu du
Arratsaldeko agerraldian Goierri garaian, martxoko datuak aintzat hartuta, langabezi tasa %12,7 dela esan du Unai Badiola EH Bilduko kideak. Datuak ondo kokatzen du bailara Gipuzkoako eskualdeen artean, laugarrena da gutxienetik hasita,
The post Urretxu-Zumarragako EH Bilduk bere eredu sozioekonomikoa aurkeztu du appeared first on Otamotz.
<!–
P { margin-bottom: 0.21cm; }
–>Arratsaldeko agerraldian Goierri garaian, martxoko datuak aintzat hartuta, langabezi tasa %12,7 dela esan du Unai Badiola EH Bilduko kideak. Datuak ondo kokatzen du bailara Gipuzkoako eskualdeen artean, laugarrena da gutxienetik hasita, eta Badiolak «langileriaren lorpena» dela azpimarratu du.
Ez dira eman dituen datu bakarrak:
- Azken lau urteotan 124 lanpostu galdu dira Goierri garaian. %1,52ko galera da ehunekotan jarrita. Gipuzkoak (%3,29) eta Bizkai, Araba zein Gipuzkoak (%4,58) batera izan duten galeraren azpitik dago.
- Industria sektorean 3.153 lanpostutik 2.888 lanpostura jaitsi da okupazioa. %8,4ko galera da, Gipuzkoak (%9,6) eta Bizkai, Araba zein Gipuzkoak (%9,6) batera izan duten galeraren azpitik dago.
- Eraikuntzan lanpostu galera lurralde mailan baino urriagoa izan da.
- Zerbitzuetan eman da industriak galdu dituen lanpostuen oreka. Ia %10 igo da lanpostu kopurua. Gipuzkoak (%2,56) eta hiru lurraldeek (%1,39). Hala ere, sektoreak Goierri garaiko enpleguan duen pisua beste lurraldeetan duenetik urrun dago. Igoera osasun eta gizarte zerbitzuetan eman da. 378 lanpostu sortu dira azken lau urteotan.
Josu Aztiriak, bere aldetik, datua nahikoa ez dela eta koalizioaren lehentasuna krisiaren ondorioei aurre egitea izan dela berretsi du. Bide batez, bestelako eredu sozioekonomiko bat beharrezkotzat jo du krisitik ateratzeko. Hain zuzen, Oihane Zabaleta Urretxuko alkategaiarekin batera jardun politikoa sozioekonomian artikulatzeko hamar lan lerro aurkeztu ditu.
- Esparru sozio-ekonomikoa gizarteratzea. Urretxuko eta Zumarragako bizilagunen parte hartzea bultzatzea.
- Enpresa txikien beharrei erantzungo diena.
- Enpresen maila teknologikoa handitzeko lerroa.
- Langileen kualifikazioa handitzeko prestakuntza planak.
- Enpresa handiekin gizarte ardura korporatiboa lantzea.
- Ekonomia soziala eta bere ezaugarriak sistema produktiboan txertatzea.
- Azpiegitura industrialak eta komunikatiboak
- Egitura instituzional sendoa eratu, enpresen eta sindikatuen partaidetza sendotuz.
- Beste maila administratiboen aurrean lan lerro hauekiko eta euskal industri aurreratuarekiko koherentea den konpromisoa defendatu eta elkarlana bilatu
- Eskualdean epe luzeko ikuspegiarekin martxan dituzten proiektu estrategiekoekin egungo industriaren eraldaketa eta enplegu sustapena lortzeko eragile arteko bisio konpartitua lantzen jarraitu.
Inma Albisua EH Bilduko Zumarragako alkategaiaren hitzetan, «datorren agintaldian orain artean egindakotik harago, gure ereduan sakondu nahi dugu». EH Bilduk azken lau urteotan «beste era batera gobernatu» daitekeela erakutsi duela esan du Albisuak: «Herritar guztien interesen alde lan egin dugu eta ez gutxi batzuen pribilegioak zaintzeko». Mobilizazioak prozesu sozialari bultzada emango diola gehitu du:
«Mobilizazioa berreskuratu eta indartu behar dugu, aldatu beharreko politikak zeintzuk diren zehaztu eta burujabetza politikoa zein ekonomikoa lortu».
Bide batez, etzi, Langileen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin bat egin, eta herri osoa kalera irteteko eguna dela esanez amaitu dute agerraldia.
The post Urretxu-Zumarragako EH Bilduk bere eredu sozioekonomikoa aurkeztu du appeared first on Otamotz.