San Jose atariko protesta. / Arkaitz Apalategi
Gaur hasi eta ostiralera arte deitu du ELA sindikatuak greba Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan eta etxebitza lagunduetan. Grebarako arrazoia da 40tik gora enpresa-hitzarmen eta hitzarmen sektoriala berritzeko negoziazioa geldirik dagoela, gaur arratsaldean Ordiziako San Jose egoitzako langileek prentsaurrean agertu dutenaren arabera. 2014ko azaroan hasi ziren bilerak baina sindikatuak dio Adegik eta Laresek ez dutela negoziatzeko proposamen bat egin, ezta langileen ordezkariekin akordioak lortzeko “kontsentsurik bilatzeko gauza izan ere”.
Gipuzkoako Aldundia hitzarmen kolektiboak berritu ahal izateko 11,5 milioi euro gehitzeko prest agertu da; sektorearen finantzaketaren %90 osatzen du erakundeak.
ELAk patronalari dei egin dio Biharko Gipuzkoa eta Gerozerlanek bezala “arduraz jokatu dezala eta berehala egin dezala hitzarmenak berritzeko pausoa”. Sindikatuak, bere aldetik, hitz egiteko eta akordioak isteko prest dagoela azaldu du.
ELAk sektoreko langileen %56 ordezkatzen du, eta lan baldintzak hobetu eta normalizatzeko akordio oroko bat bilatzeko konpromezuari eusten diotela azaldu dute.