ASAFSUCAR elkartea sortu dute hipoteka zoruak kaltetutakoek
Urretxukoak eta Zumarragakoak dira gehienak. Rural Kutxari eskatu zioten hipoteka, denek kreditu aldagarriarekin. 40 bat lagun elkartu dira ASAFSUCAR elkartera eta maiatzean kutxari demanda jarriko diotela iragarri dute. Izan ere,
The post ASAFSUCAR elkartea sortu dute hipoteka zoruak kaltetutakoek appeared first on Otamotz.
Urretxukoak eta Zumarragakoak dira gehienak. Rural Kutxari eskatu zioten hipoteka, denek kreditu aldagarriarekin. 40 bat lagun elkartu dira ASAFSUCAR elkartera eta maiatzean kutxari demanda jarriko diotela iragarri dute. Izan ere, euriborraren joera aldakorretik harago, hipoteka zorua jasotzen zuen eurek kutxarekin sinatutako dokumentuak. Zoru horrek, hain zuzen, hilean 100 euro inguruko gain karga ezarri die batez beste. Eta, kaltetuek diotenez, ez zieten klausula horren berri eman. Ignacio Ferrer-Bonsons abokatuak elkartea ordezkatuko du epaitegian maiatza erdian Rural Kutxari demanda jartzen diotenean. Abokatuak azaldu du hipoteka zoruaren muina:
Euriborrak gora eginez gero interes gehiago ordainduko lituzkete, behera badator gutxiago. Klausulak baina, beherako zein gorako joera horietan muga bat ezartzen du, zoru bat, alegia. Kaltetuei beheko zoruak eragin die, izan ere, euriborrak behera egin duenean, euribor +%2,75 edo +%2,25 zorutik ez dira jaitsi.
Demanda horrekin klausula bertan behera geratzea eta, gutxienez, 2013ko maiatzetik gaur arte izan duten gain kostua itzultzea eskatuko diote Rural Kutxari. Orain bi urte epaileek klausula hori baliogabekoa dela ebatzi zuten.
Gaur Goierriko Hitzan kaltetuen testigantzak jasotzen dituen albistea irakurtzeko aukera dago.
The post ASAFSUCAR elkartea sortu dute hipoteka zoruak kaltetutakoek appeared first on Otamotz.