Alderdi guztiek ez dutela berdin jokatzen eta ideia ezberdinak dituztela erakustea da eskuorriaren helburua. Larunbatean ekitaldia egingo dute Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Beasaingo EH Bilduko hautagaiak eskuorria aurkezten. / Maialen Igartua
Alderdi denek ez dutela berdin jokatzen argitzea da eskuorriaren helburua, eta horretarako EH Bilduren jarduna eta besteena zertan bereizten diren azaldu dute. Asteburuan hasiko dira herritarren artean banatzen. Besteak beste, EAJren “eredu atzerakoia” eta EH Bilduren “eredu ezkertiar eta aurrerakoia” bereizi dituzte.
Azken lau urteetan hasitako bidearekin gustura agertu da Beasaingo EH Bildu, eta datozen lau urteetan ere “horrelaxe edo hobeto” jarraitzeko asmoa agertu dute. “Kudeaketa eta egiteko modu berria jarri dugu abian eta aldaketa horretan sakontzeko konpromisoa hartu dugu”. Atzerapausorik ez ematea garrantzitsua iruditzen zaio EH Bilduri, eta horretarako herritarren babesa eskatu du maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako.
Larunbatean ekitaldia. Datorren larunbatean, maiatzaren 9an, kanpainako ekitaldia egingo du Beasaingo EH Bilduk, 12:30ean, Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Datozen lau urteetarako dituzten proiektuen eta egitasmoen artean daude hauek:
- Parte hartzearen inguruko ordenantza.
- Euskara ikasteko doakotasuna.
- Landa eremuko auzoen garapena.
- Arriarango urtegia berreskuratzea.
- Langabetuentzako lan hezkuntza programak garatzea.
- I. Berdintasun Plana egitea.
- Alokairuko etxebizitzak sustatzea.