Irten da espetxetik Inma Berriozabal
Zazpi urte kartzelan egin eta gero kalean da Inma Berriozabal Zegamako bizilaguna. Gaur goizean irten da A Lamako (Galiza) espetxetik, senide eta lagunak kanpoan zain zituela. Santutxun (Bilbo) egingo diote gaur lehen harrera; bihar itzuliko da Zegamara.