Legazpiko armen alardean izena emateko epea ireki dute
Legazpiarren armen alardea egingo dute ekainaren 23an. Eskopetari bezala parte hartu nahi dutenek, kultur etxeko edo udaletxeko arreta bulegoetan izena eman behar dute. Arma lizentzia ez dutenek Udalak eskuratuko dituen bala gabeko eskopetak erabiliko dituzte. Arma lizentzia dutenek, beraien eskopetak erabili ahal izango dituzte. Azken hauek, izena emateko orduan, arma lizentzia eta egun horretan erabiliko duten eskopetaren gida aurkeztu behar dute. Eskopetari bezala aritzeko, ezinbestekoa da 16 urte beteta edukitzea.
Txilibitero bezala parte hartu nahi dutenek, berriz, maiatzaren 16a baino lehen eman behar dute izena. Bestalde, aurten figurante bezala ere parte hartu ahal izango da: olari edo baserritar.