Ordizia Orainek herritarren "tresna" izan nahi du udalean

Ordizia Orainen hauteskunde aurkezpena, gaur, Ordizian./Aimar Maiz

Ordizia Orainen hautagaiak, Barrenan./Aimar Maiz
- Euskara. “Integratzeko gailua izan behar du. Gure identitatea eta arima da”.
- Udal kudeaketa. “Irekiagoa eta demokrazia gehiagorekin nahi dugu. Konfiantzazko botoa izan behar du, ez lau urtean behin soilik ematen den zerbait. Hurrengo bozetarako zerrenda irekien alde egingo dugu”.
- Lana. “Negoziazio kolektiboa. Lana enpresan bertan egitea bultzatuko dugu, ez kanpora bidaltzea. Prekarietateari, ez”.
- Hezkuntza. “Integratzailea. Baloreetan oinarritutakoa, eta ez kontzeptuetan edo edukietan”.
- Berdintasuna. “Horren alde lan egin beharra dago, ez hitz egin soilik. Lan berdinerako, soldata bera. Kontratuarekin, eta benetan kotizatuz. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, erabateko errefusa”.
- Eskubide zibilak. “Denak, denentzat. Hemengoak direnentzat zein ez direnentzat. Etxegabetzerik ez dugu onartuko, eta kasu bakoitzari erantzungo diogu. Denentzat etxebizitza eskubidea. Komunitate lagunkoiak sortu behar dira”.
- Gazteria. “Lanaren edo etxebizitzaren auzietan, independentzia irabazi behar dute. Aktiboagoak izan behar dute”.
- Adinekoak. “Asko daukate irakasteko, esateko. Menpekotasun Legerako baliabide gehiago behar dira”.
- Ingurumena. “Gure iturburuak berreskuratu beharra dago. Kutsadura mota guztien aurka neurriak hartuko ditugu. Herrian garapen kaxkarragoa daukaten eremuekiko diskriminazio positiboa behar da, han gehiago inbertituta eta lan eginda. Animalien eskubideen defentsa”.
- Kultura eta kriola. “Bizimodu bat da. Bizi egin behar da. Ez da denborapasa. Emakumeen kirola sustatu behar da, benetan. Emakumeek gure espazioa exijitzen dugu”.
- Ekonomia. “Diruarekin, gardentasuna ezinbestekoa da. Gobernu aldaketa bakoitzean auditoria bat eskatuko dugu. Gure herriko komertzioetan erosi , gure baserritarren produktuak kontsumitu. Jasangarritasuna, natura eta ingurumena da hori. Nekazaritzarena lan eremuko sektore babesgabeena da. Herriko ekonomiaren motoreetako bat bihurtu behar da baserria. Azokari buelta oso bat eman behar zaio, gure herrira nola erakarri asmatzeko”.