Ormaiztegiko Orbel taldea, 2011ko udal hauteskundeetarako ateratako argazkian
Ormaiztegiko Udalean zortzi urtez ordezkaritza izan duen Orbel taldeak ez du udal hauteskunde hauetan parte hartuko. Ohar baten bidez, erabaki honen atzean dauden arrazoiak azaldu dizkiete herritarrei.
Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarrekin (Orbel) taldea 2007an sortu zen, «herrian zegoen egoera politiko eta sozial gatazkatsuari irtenbide bat emateko helburuarekin». Orain, egoera aldatu dela ikusita, talde bezala desegin eta hauteskundeetan parte ez hartzea erabaki dute.
Haserako helburuetako bat herrian zegoen «dinamismo eta partehartze maila baxua» hobetzea zen, eta hori lortutzat eman dute. Hirigintza arloan berriz, «Uherkaldeko makroproiektua» gelditu eta Antonenekoa jarri zuten martxan. Proiektua gauzatu gabe badago ere, etxebizitza horiek «epe motz batean» eraikitzen hasiko direla azaldu dute.
Udal talde bezala zegokien 6.600 euroko asignazioa udalari itzultzea erabaki dute, gardentasunaren izenean. Urteotan jasotako babesa ere eskertu dute.
DOKUMENTUA: